Ongi etorri

IGE
  Kanpoko ekintza batzordea

  Eskolaz kanpoko jardueren programa

        Atletismoa
        Saskibaloia
        Futbola 5
        Futbola 7
        Esku-pilota
    Eskolaz kanpoko ekintza ludikoak

        Antzerkia

        Ingeles ludikoa

        Sormena

        Zirku tailera

        Txalaparta

        Matematika tailerra

        Irakurketa eta idazketa tailerra

        Estudio tekniken tailerra

   Goiztiarrak

   Euskara batzordea

   Adiskidetza

   Bizikidetza

   Jaiak eta ekintza sozialak
   

   Berton Bertokoa

 

ANTZERKIA, SORMENA, INGELES LUDIKOA, MATEMATIKA TAILERRA ETA ZIRKO JARDUERAK BERRESKURATU EGIN DIRA

Bajak Email bidez >>>>> ekintzak@landakoeskola.org <<<<<

 

Kanpo Ekintza Ludikoak

1. Landako eskolako IGEtik Eskolaz kanpoko ekintzen antolaketak bi helburu ditu. Alde batetik, asialdian ekintzak sustatzea eta bestetik, ikasleen ezagupena eta garapena bultzatzeko tresna osagarria eskaintzea..

2. Hori dela eta, ekintzak irizpide konkretu batzuen arabera antolatzen dira eskolako zuzendaritzarekin elkarlanean.
 
3. Ekintzen garapenerako beharrezkoak diren materialak IGEk ordainduko ditu, ikasle bakoitzak behar duen material pertsonala ordea, partaideek euren kabuz lortu beharko dute.

4. Eskariak interneten bidez egingo dira. Onartuen zerrendak web orri honetan eta jantokiko lehiatilan jarriko dira.

5. Zerrendak eratzeko izen emate ordena errespetuko da eta ekintza bakoitzeko ikasle kupoa ere bai. IGEko bazkideek lehentasuna edukiko dute, eta jantokikoek ordutegi horretan antolatutako ekintzetan. Gainerakoei taldetan bajak direnean eskaineko zaie aukera.


 
6. Umeari monitoreekin eta ikaskideekin errespetuzko portaera ez badu, eta ondorioz, jarduera egoki bideratzen uzten ez dadu, kargu hartu ahalko zaio edo/eta kanporatu hurrengo urrats hauek jarraituz:

    * Monitoreak gurasoekin hiz egingo du arazoa jakinarazteko, beraiek dagozkion neurriak har ditzaken.

    * Horrela konponduko ezibalitz, monitoreak ordezkariei jakinaraziko die, elkarrekin irtenbidea bilatzeko.

    * Arazoak bere horretan jarraituz gero,  kanpo ekintzen ardunadunari jakinaraziko zaio, eta hark zuzendariekin adoztatua, beharrezko erabakia hartuko du
 
7. Ekintzetanan egiten diren aldaketak ordezkariek onartu beharko dituzte eta ez monitoreek. Hau dela eta eskaerak ordezkariei zuzendu behar zaizkie.

8. Eskola asegururik ez dagoenez, argi adierazi nahi dugu, istripu bat edo beste gertatuz gero,  umearen ardura tutore legalek hartuko dutela, umeen babesa ez delako eskolaren ardura.
   
    * Eguerdiko Kanpo ekintzako ikaslea jantokikoa ez bada, eskolak EZ du ikasle  horren ardura hartuko, klaseak bukatzen direnetik (12:30h) ekintza hasi arte, ezta ekintza bukatzen denetik klaseak hasi arte ere (15.00 h) , beraien arduradunak gurasoak edo turoreak izango dira beti. Ezkolaz kanpoko ekintzaren ordutegitik kanpo, jantokiko ez den ikaslea ezin izango da eskolan geratu.

9. Edozein ekintza aurrera ateratzeko ezinbestekoa da bi ordezkari egotea gurasoen artean eta ikasle kopuru egokia egotea.

10. Ikasle batek ekintza baten izena emonez gero, egonaldi minimoa hilebetekoa da, ekintza nolakoa den ezagutzeko eta zer egin erabakitzeko gutxieneko denbora baita..

11. Jantokiko antolaketan eta ekintzen garapenean oztopoak ahalik eta gutxien izan daitezen baja emateko orduan beharrezkoa da aurreko hileko lehen hamabostaldian ekintza uzteko asmoaren berri ematea, bestela ekintzako zerrendan jarraituko du eta kobratu egingo zaio, halaber ekintza hasi orduko zehaztutako jantokiko txandan jarraituko du. Baja ematea  internetez egingo da.

12. Guztien inklusioaren alde eta integrazioaren alde lan egiten dugu, proiektu aberasgarria  eta dinamikoa izan dadin. Kanpo ekintzak elkarlan eta

hazkunde gune bat izatea espero dugu. Denon artean eraikitzea da gure helburu.