LANDAKO EUSKARAZ

 

Familia agurgarriak,

Zuen seme/alabek euskaraz ikusi, entzun eta irakurtzeko garrantzia gogoratu nahi dizuegu.

Horretarako link batzuk jarriko dizkizuegu eskura; bertan material eskuragarria aurki dezakezue, euskaraz eta dohainik.

https://sites.google.com/landakoeskola.org/landako-eskolan-euskeraz

Marrazki bizidunak, telesailak, filmak eta beste, helbide honetan: http://www.euskal-encodings.com

Jolas hezitzaileak, edozein plataformarako: www.gcompris.net

Euskara ikasteko eta irakasteko abestien webgunea https://sites.google.com/educacion.navarra.es/abestiak/orri-nagusia

You tube ko talde musikalak: Baloreak, Kantu koloreak, Ene Kantak, Goazen...

         Euskararen erabilera eragin eta indartzera animatzen zaituztegu!

         Deskargatu gustukoen duzuna eta disfrutatu!

 

Abenduaren 3a

Aurten euskararen egunean ezin izan dugunez ekitaldirik egin, oparitxo hau prestatu dugu zuekin ospatu nahian.

Bideo eder hau zuen gustukoa izatea espero dugu.

 

https://www.youtube.com/watch?v=-sUZu-jvP1U

 

Mila esker Dana eta Joseba Sarrionandia, zuen ahots eta letrekin eskeinitako opariagatik!

Eta nola ez, parte hartu duzuen guztioi ere, mila esker!

 

DENON MUNDUA

Bakoitzak askatasun bat dugu,

bakoitzaren askatasuna.

Baina askatasun horretan besteen askatasunak 

kabitzen badira, askozaz hobe.

Bakoitzak arrazoi bat dugu,

bakoitzaren arrazoia.

Baina arrazoia horretan besteen arrazoiak 

kabitzen badira, askozaz hobe.

Bakoitzak kultura bat dugu,

bakoitzaren kultura.

Baina kultura horretan besteen kulturak 

kabitzen badira, askozaz hobe.

Bakoitzak mundu bat dugu,

bakoitzaren mundua.

Baina gure munduan beste mundu guztiak 

kabitzen badira, askozaz hobe.

Euskera batzordea

2001-2002 ikasturtean hasi zen Landako Eskolan proiektu moduan, euskararen erabilera sustatzeko eta euskaren ahuleziak sendatzeko.  

Eskolan hiru estatumentuek: ikasleek, irakasleek, eta gurasoek parte hartzen dugu gure batzordeetan.

 
Zer egiten dugu:

Eskolako irakaslegoarekin elkartu, eta ahal den neurrian, euskararekin loturiko proiektuetan laguntzen dugu.

Gainontzeko batzordeetako gurasoekin elkartzen gara elkarren berri edukitzeko.

Euskararen Eguna antolatzen dugu.

Korrika eta Euskaraldia bezalako ekintzetan parte hartzen dugu.

 
Gurekin lan egin nahi baduzu, animatu eta utzi mezua gurasoen elkarteko postakutxan!