Gurasoen elkartea

Asociación de familias

 

 

 

plano nuevo local

 

 

LANDAKO IGEren LOCAL BERRIRA iristeko:

Muruetatorreko atetik sartu eta eskumarantz egin “A” sarreraraino.

Landako etorbideko atetik sartuta, Lehen Hezkuntzako eraikin osoa inguratu.

 

ELKARTERAKO SARRERA, ezkerretan geratzen da

 

 

gurasoelkartea@landakoeskola.org

Familiek bi organoren partaidetza dugu elkargoaren barruan:

Eskola Kontseilua (OOG). Horren barruan eskola-komunitate osoa dago ordezkatuta. Gainera, eskolako organo erabakitzaile gorena da. Ikastetxean egiten den guztia Eskola Kontseiluak (OOG) onartu behar du.

 

Familien elkartea. Eskola Kontseiluak (OOG) hartutako jarduera edo erabaki batzuetan, familien elkartera bidali behar da, legezko izapideak egin ditzan. Horren guztiaren helburua da ikastetxeko zerbitzu teknikoak eta hezkuntzakoak hobetzea, ikasle guztien eta eskola-komunitateko gainerako kideen mesedetan

 

Zer da IGE?
Ikasleen gurasoen elkarteak ikasleen gurasoen edo tutoreen eskubideak ordezkapena egiten dutenak dira. Gure ekintzak positiboak, aktiboak eta sortzaileak izatea nahi dugu.

Gurasoak IGE-n gure iritziak azal ditzakegu, aholkuak aurki ditzakegu eta ideiak eta ekintzaren proposamenak azal ditzakegu. Ideia guztiak onartuta daude, baina ideia hori aurrera eramateko pertsona batek bere jarraipena egin behar du.

Bost bide daude IGE-rekin kontaktatzeko:

Hitz-ordu bat eskatu eta IGE-ren lokalera hurbiltzen.

IGE-ren postontzian ohar bat utzi dezakezue eta saiatuko gara lehen baino lehen erantzuna ematen.

Helbide elektronikoa hauek dauzkazue:

OROKORRA / GENERAL gurasoelkartea@landakoeskola.org  

KIROLAK / DEPORTES kirolak@landakoeskola.org 

EKINTZAK / LÚDICAS ekintzak@landakoeskola.org

GOIZTIARRAK / MADRUGADORES goiztiarrak@landakoeskola.org

Eskolako web orrian gure informazioa eskura dezakezue.

Eta, gainera, hilabete bakoitzeko azken asteartean bilera bat egiten dugu, batzorde ezberdinetako gaiak eztabaidatzeko. Bertara hurbildu zaitezke zure ideiak, iradokizunak, galderak edo kezkak proposatzeko.

  • BATZAR OROKORRA - 2020/2021 IKASTURTEA - EKAINAK 2
  •  
  • Ordua: 1. deialdia 16:45 / 2. deialdia 17:00
  • Tokia: eskolako jantokia