Ate irekiak 2024

Ate irekien jardunaldiak:

- Abenduak 16, larunbata, goizeko 11:00etan

- Abenduak 18, astelehena, arratsaldeko 17:00etan

Informazio gehiagorako:

- idazkaria@landakoeskola.org

- 944280174 / 615751843

ZATOZ ETA EZAGUTU GURE ESKOLA!!

__________________________________

Bekak 2022-2023

2022-2023 ikasturterako beka eskaerak aurkezteko epea uztailaren 18tik irailaren 30era (biak barne) bitartekoa izango da.

Eskaera online egiteko eta informazio guztia kontsultatzeko, egin klik hemen.

Zalantzak izanez gero, deitu eskolako telefonora eta idazkaritzarekin hitz egin. Eskolako telefono zenbakia 94 428 01 74 da.

 

 

2022-2023 ikasturterako aurrematrikula

2022/01/10

2022-2023 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 17tik 28ra bitartekoa izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Tutoreen nortasun agiria.

- Familia liburua.

- Familia errolda ziurtagiria

 

Eskaera eskolan egiteko hitzordua hartu: 94 428 01 74

Eskaera online egiteko eta informazio guztia: hemen

2021-2022 ikasturterako bekak

2021/07/26

2021-2022 ikasturterako beka eskaera egiteko epea zabalik dago uztailaren 24tik irailaren 30era.

Beka eskaera online egiteko informazio guztia hemen.

Eskaera online egitea lortzen ez duenak, irailaren 8tik aurrera, 944280174 eskolako telefonora deituta hitzordua hartu ondoren, eskolan egiteko aukera izango du.

AURREMATRIKULA 2021-2022

2021-2022 ikasturterako aurrematrikula eskaerak egiteko epea urtarrilaren 18tik 29ra bitartekoa da.

Eskerak egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Gurasoen nortasun agiria

- Familia liburua

- Errolda ziurtagiria

Informazio gehiago eta eskaera online egiteko.

 

 

BIZIKIDETZA PROIEKTU INTEGRALA


Datozen hiru ikasturtetan (2015-2018) elkarbizitzari lotutako proiektu integrala garatuko dugu eskolan. Horrek  eskola-komunitate osoari eragingo dio.


Irailaren 2an, Paco Cascón Sorianok emandako formakuntzarekin hasi genuen proiektuaren 1. fasea:  “Educar en el conflicto y la convivencia”.


Berak emandako tailerretan eta hitzaldietan eskolako komunitate eragile hauek parte hartu dute: irakasleak, hezkuntza laguntzeko espezialistak, jantokiko begiraleak, atezainak eta familiak.


Informazio gehiago:


pacoc.pangea.org/documentos


www.edualter.org

 

_________________________________________


 

TRANSLANGUAGING

 

Maiatzaren 14an, osteguna, Translanguaging eta Hezkuntza Eleaniztasuna jardunaldiak antolatu ziren Donostiako Filosofia eta Gizarte Zientzien fakultatean (EHU).


Xabier Etxauen dekanoak ekitaldiaren aurkezpena egin ondoren, Begoña Garamendik, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak hitz egin zuen.


Jarraian, Ofelia García (Graduate Center, City University of New York, USA) aritu zen hizlari.


Ofelia Garciaren hitzaldia bukatu eta gero, Translanguaging-ari buruzko ikerketa egiten ari diren  EHU-ko zenbait irakaslek parte hartu zuten; DREAM taldekoek (Donostia Research group on Education And Multilingualism).


Azkenik, Landako Eskolako Karmele Etxenagusia, Txaro Zamalloa eta Pilar Siota-k Translanguaging ikasgelan esperientziari buruz hitz egin zuten.


Ostiralean, maiatzaren 15ean, Ofelia García-k gure ikastetxea bisitatu zuen. Ikasleen eta gure lanarekiko interes handia azaldu zuen. Zuzendaritza taldearekin bildu zen, eta irakasle eta ikasleekin ere hitz egin zuen.


Bere balorazioa oso positiboa izan da. Amara Berri sistemak erabat hunkitu du eta, Landako Eskolak azaltzen dituen sormena, proiekzioa, indarra eta grina nabarmendu ditu.

 

       

 

 

_______________________________________

 

CHANGEMAKER ESKOLAK ASHOKA

 

Donostiako Amara Berri eskolak, pasa den igandean, maiatzaren 10ean, Ashoka Changemaker Eskola izateagatik saria jaso zuen Madrilen.

 

Ekitaldian, eskolako ikasle, irakasle eta familiez gain, Amara Berri Sarea osatzen duten beste ikastetxe batzuetako zuzendaritza taldeetako kideak ere egon ziren; beraien artean Landako Eskolakoak.

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak eta Loli Anaut bera ere, bertan egon ziren.

 

Changemaker eskola izateagatik estatuko beste ikastetxe batzuk ere saritu zituzten: Bartzelonako Sadako, Pontevedrako O Pelouro eta Madrileko Padre Piquer.

 


   

 

BIDEOAK:

- Teleberri albistegia.

- Amara Berri eskolako ikasleek egindako bideoa


__________________________________________________________________________________

 

 

TRANSLANGUAGING Landako Eskolan

 

Proyecto TRANSLANGUAGING en landako eskola

TRANSLANGUAGING Project in Landako Eskola


 

 

 

 

_________________________________________________________


LANDAKO ESKOLAKO ALDIZKARIA

_________________________________________________________