LANDAKO ESKOLAKO GOIZTARREN LUDOTEKA
LUDOTECA MADRUGADORES LANDAKO ESKOLA
AURTEN, COVID-19 DELA ETA, ZERBITZU HAU EZ DA ESKAINIKO, MOMENTUZ BEHINTZAT.
ZERBITZUAREN BALDINTZAK
. Ordutegia goizeko 8etatik 9etara izango da.
. Bi tarifa daude: 40€ 8:40 baino lehenago sartzen diren umeentzat; eta 25€ ordu hori baino beranduago sartzen direnentzat. Tarifa hauek ez dira finkoak, aldaketaren bat suertatu daiteke ume kopuruaren arabera.
. Zerbitzua euskeraz egingo da.
. Bakoitzaren kuota ezartzeko, monitoreak umeen prezentzia kontrolatzeko zerrenda bat beteko du.
. Adin ezberdinetako umeak izango dira.
. Kuota finkoa izango da hile guztietan, nahiz eta egun gutxiagoko hileak izan.
. Egun solteetan datozen umeek 7€/eguneko kuota ordainduko dute; sei egun edo gehiago badatoz kuota osoa ordainduko dute.
. Ordainketa hurrengo hileko lehen 5 egunetan egin behar da. Dirua guk emango dugun kontu-zenbakian sartu behar da.
. Bi hiletako ordainketa egiten ez bada umeak ezingo du zerbitzua erabili.
. Umeren bat gaixorik badago monitoreak gurasoei deituko die bila etor daitezen, ez du beste ardurarik izango.
Posta elektronikoa, helbide honetan:
goiztiarrak@landakoeskola.org