Zer da OOG?
Ordezkaritza Organo Gorena da eta bertan parte hartzen dute hezkuntza komunitateko sektore desberdinek. Hauen bidez Euskal Eskola publikoaren sareko edozein ikastetxeri eragiten dieten erabakietan parte hartzen dute familiek eta irakasleek. OOG osatzea derrigorrezkoa da ikastetxe guztietan.
Zertarako da?
OOG batek erabakiak hartzen du arlo garrantzitsuetan. Esaterako:
• Ikastetxearen eskola proiektua. Hau da, ikastetxeak zer lortu nahi duen gure seme-alaben hezkuntzarekin, ikastetxearen lerro nagusiak zehazten ditu (helburuak, baloreak…)
• Eskola jantokia
• Aurrekontua
• Egutegia eta ordutegia
• Eskolaz-kanpoko ekintzen eta ekintza osagarrien irizpideak zehazten dira.
• Urteko programazioa.
…ikastetxean sortu daitezkeen arazoen konponbideak aurkitzen dira.